BERMEORA IRTEERA
Datorren ostiralean, azaroaren 7an, LHko 2. mailako ikasleekin trenez Bermeoko Arrantzaleen Museora joatea erabaki dugu.
10:30ean bertan egon beharra dugu eta, beraz, goizeko 09:00etan tren geltokian (Geralekuan) geratuko gara, 09:18eko trena hartu ahal izateko. Gogoratu trenak ez duela itxaroten, beraz, puntualtasuna eskertuko genizueke.
Egun osoko irteera izango denez, bazkaria eraman beharko dute.
Trenez goazenez, Euskotrenek eskaintzen duen 12 urtetik beherako haurrak doan bidaiatzeko txartel pertsonalizatua izanez gero, berau ekartzeko aukera ematen dizuegu. Txartela haurren erantzunkizunean geratzen da.
Arratsaldean, 16:30erako ikastolan izango gara.
Itsaso eta Patri.
![[Irteera] LH2: Bermeoko Arrantzaleen Museora irteera](https://andramarizornotzakoikastola.eus/wp-content/uploads/2025/03/Oharra_eus.png)





