Skip to main content

JANTOKI ZERBITZUAREN BALORAZIOA

Ekainean egindako Batzar Nagusian onartutako planean 2024/25 ikasturterako helburuen artean jantoki zerbitzuaren balorazioa  egitea adostu zen. Ikasturteko bigarren hiruhilabetekoa zehaztu zen horretarako eta datozen asteotan ekingo diogu. 

Balorazio hori egiteko bi modu erabiliko dira: batetik, jantoki zerbitzua baloratu eta eskaintza ezberdinak aztertuko dituen batzorde bat osatuko dugu eta, bestetik, jantokiaren egunerokoa ikusi eta bertan eskaintzen den zerbitzua probatzeko aukera zabalduko diegu nahi duten gurasoei. 

Batzordea

Batzordean parte hartu nahi duzuen gurasoek galdetegi honetan izena eman dezakezue (izena emateko epea: otsailak 7). Batzordeak gehienez hiru hilabeteko iraupena izango du eta bere funtzioen artean egongo da gaur egungo zerbitzua baloratzea eta eskaintza berrietarako baldintzak zehaztea. 

Jantokia erabiltzeko aukera

Batzordean parte hartu edo ez, edozein gurasok izango du jantokia egun batean probatzeko aukera. Horretarako interesa duzuen gurasoek otsailaren 7a baino lehen galdetegi honetan izena eman. Ondoren, dauden izen-emateen arabera, taldeak egingo ditugu otsaila eta martxoa artean egunak zehaztu ahal izateko.