Skip to main content

JARDUN TRINKOA

Ez zaigu ezer gelditzen udako oporretarako eta ekainaren 9an jardun trinkoari ekingo diogu. Horren harira, denontzat baliagarria izango den informazioa helarazi nahi dizuegu.

 Hona hemen maila bakoitzari dagozkion ordutegiak:

  • Haur Hezkuntzako 1. Zikloa (HH 0-2): ordutegiak berdin mantenduko dira.
  • Haur Hezkuntzako 2. Zikloa (HH 3-5): 09:00etatik 13:00etara.

Jantokiko erabiltzaileak 14:30ean irtengo dira.

  • Lehen Hezkuntza: 09:00etatik 13:00etara.

Jantokiko erabiltzaileak 14:30ean irtengo dira.

  • DBH: 08:50etik 14:25era.

Taxi zerbitzua erabiltzen badute, jantokia 14:25ean.

Taxi zerbitzua erabiltzen ez badute, jantokia 14:45ean izango da.

» Astelehenetik aurrera, aldez aurretik izena eman duten ikasleentzako, zaintza-zerbitzua egongo da (14:30-16:30).

» Garraio erabitzaileek 14:40an izango dute taxiaren lehenengo txanda eta 15:00etan bigarrena. Ordura arteko zaintza bermatuta izango dute. 

Horrela geldituko lirateke arratsaldeko ordutegi eta geralekuak. Goizekoak, aldiz, berdin mantenduko dira.