JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
PERTSONEN GARAPENEAN BIDELAGUN
Iaz hasitako bideari jarraituz, bigarren urtez antolatuko ditugu azaroan ikastolaren Jardunaldi Pedagogikoak. Ikastolaren jardun pedagogikoaren bueltan hausnarketarako eta proiektu berrien ezagutzarako aukera paregabea delakoan bi egunetan izango ditugu aurtengoan ere hitzaldiak.
Jardunaldiak ikastolako familia eta profesionalei zuzenduta egongo dira, topagune eta hausnargune partekatua izateko asmoz. Irekiak izango dira gai hauen gaineko interesa izan dezakeen edonork parte hartu ahal izan dezan.
Aurtengo jardunaldiak azaroaren 4an (asteartea) eta azaroaren 12an (asteazkena) egingo ditugu, arratsaldeko 17.30ean Zelaieta zentroko auditoriumean. Jardunaldiak hezkuntzako familia zein profesionalei zuzenduak daude, hezkuntza komunitatea osatzen dugun kide ezberdinentzako interesgarriak izan daitezkeelakoan. Ikastolako komunitatearentzat eta Zornotzako herritarrentzako irekiak izango dira jardunaldiok, beraz.
Egitarau interesgarria antolatu dugu, “Pertsonen garapenean bidelagun” izenburupean. Akonpainamenduaren eta komunikazioaren bueltan arituko gara bi egunetan eta gurasoentzat nahiz hezkuntzako profesionalentzat oso interesgarriak izan daitezkeen hitzaldi eta hizlariak izango ditugu.
EGITARAUA

PARTE HARTZEKO DEIALDIA
Jardunaldietan parte hartzeko deialdia zabala da eta edonork parte hartu ahal izango du. Hala ere, aforo kontuak ziurtatzeko, aurrez izena ematea eskatu nahi dizuegu (aretoaren edukiera aintzat hartuta, jarraipena egin ahal izateko).
Aurten bi berrikuntza izango ditugu, interesa duten guztien bertaratzea errazteko helburuarekin:
- Zaintza zerbitzua egongo da, jardunaldiak dirauen artean seme-alabak hezitzaile batekin egon ahal izateko.
- Interpretari bat izango dugu, euskaraz ez dakiten gurasoek euskaraz izango diren jardunaldietako hitzaldiak gazteleraz jarraitu ahal izateko.
Ikastolaren oinarri pedagogikoak partekatzeko gune egokia izango delakoan, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.





