Skip to main content

JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK 2025

Iaz hasitako bideari jarraituz, bigarren urtez antolatuko ditugu azaroan ikastolaren Jardunaldi Pedagogikoak. Ikastolaren jardun pedagogikoaren bueltan hausnarketarako eta proiektu berrien ezagutzarako aukera paregabea delakoan bi egunetan izango ditugu aurtengoan ere hitzaldiak. 

Aurtengo jardunaldiak azaroaren 4an (asteartea) eta azaroaren 12an (asteazkena) egingo ditugu, arratsaldeko 17.30ean Zelaieta zentroko auditoriumean. Jardunaldiak hezkuntzako familia zein profesionalei zuzenduak daude, hezkuntza komunitatea osatzen dugun kide ezberdinentzako interesgarriak izan daitezkeelakoan. Ikastolako komunitatearentzat eta Zornotzako herritarrentzako irekiak izango dira jardunaldiok, beraz. 

“Pertsonen garapenean bidelagun” izenburua izango dute aurtengo jardunaldiek eta irakasleek, familiek zein komunitateak ikasleen “akonpainamenduan” dugun funtzioa izango dugu aztergai egun bietan. 

Horretarako gaian adituak diren lagunak izango ditugu egun bietan hizlari. Hurrengo astean emango ditugu xehetasun guztiak buletin honetan bertan. 

Bitartean, gorde datak agendan!