Skip to main content

JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK 2025

Joan den asteko buletinean iragarri genuen modura, azaroaren 4 eta 12an egingo ditugu aurten Andramari Zornotzako ikastolaren Jardunaldi Pedagogikoak. “Pertsonen garapenean bidelagun” izenburua izango dute jardunaldiek eta irakasleek, familiek zein komunitateak ikasleen garapenean bidelagun modura dugun funtzioa izango dugu aztergai egun bietan (bidelaguntza edo akonpainamendua izango dugu aztergai, beraz). 

Ondokoak izango dira egun bakoitzeko hizlari eta hitzaldiak: 

AZAROAK 4

Azaroaren 4an ikastolako zuzendari pedagogikoa den Saioa Badiolak gaia kokatuko du gaur egun osatzen ari garen Hezkuntza Proiektuaren baitan. 

Aztergai izango dugun “akonpainamendua”ren gainean Harremanak elkarteko Olatz Berastegi psikoterapeuta arituko zaigu.

AZAROAK 12

Azaroaren 12ko saioan hizlari bakarra izango dugu eta bidelaguntza edo akonpainamendu horren tresnatako batean zentratuko gara, komunikazio ez-bortitzean. Horretarako, gaian aditua den Nerea Mendizabal izango dugu gurekin. 

Gai eta hizlari interesgarriak, bertan elkartuko gara!