Skip to main content

🎯 "JO ETA KLIK" LEHIAKETA

Joan den larunbatean, eta Ikastolaren Neguko Azoka aprobetxatuz, Ikastolako Gurasoen Euskara Elkarteak antolatutako 🎯 “Jo eta Klik” lehiaketaren sariak banatu zituzten.

👥 Ikastolako 108 partaide inguru biltzen dituen norgehiagoka honen sariak ezin hobeto partekatuta geratu dira gainera, hiru saridunetatik bat irakaslea izan delako, bestea gurasoa eta hirugarrena ikaslea.
👉 Hezkuntza-komunitatearen partaidetzaren beste adibide eder bat.

🍏 Bide batez, “Taxio” izenez parte hartu duen gurasoak bere burua aurkezten badu (Ikastolako bulegoan egin lezake), irabazi duen sagardo botila eskuratuko du (zoritxarrez, taloa hartzeko berandu da 😄).

🔄 Oraingoa lehiaketaren lehenengo txanpa baino ez da izan, eta ikasturtea amaitu aurretik, ikasturte amaierako jaiari begira, gehiago ere etorriko da, zalantzarik gabe.