📚 JUUL 2026
❓ Zer da JUUL Kanpaina?
Liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioak dira, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituenak, Euskal Herriko ikastoletako haurren artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin. Dena den, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da JUUL.
🎯 Kanpainaren helburuak
- Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea.
- Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratzea.
📅 Bozketa-eguna
Hauteskunde eguna apirilaren 23an izango da, hilabeteak duen izaera literarioa kontuan hartuz. Izan ere, apirilaren 23a Nazioarteko Liburuaren Eguna da. 🗳️
✍️ Bozkatzeko prozedura
Bozkatzeko bi era eskaintzen ditugu: ohiko eran, hots, paperean egindako bozketa (boto-txartela) edo internet bitartez (bozketa elektronikoa).
🔗 Baliabideak
Kanpainak web-orria du: www.juulkanpaina.eus. Bertan, irakasle, ikasle eta gurasoentzako informazio asko aurki daiteke, baita Irakurgida dokumentua ere. 📖






