JUUL 2026
Joan den ostegunean, apirilaren 23an, Nazioarteko Liburu Egunarekin bat eginez, JUUL bozketa eguna ospatu genuen. HH 3tik hasi eta DBH 4ra arte, ikasleek euren liburu gustukoenak bozkatzeko aukera izan zuten ikastolako sarreran. Aurten ere parte hartzea handia izan da eta prozedura osoa giro onean eta arazo barik joan da.

Bozketarako bi bide erabili ditugu: txikienek paperezko boto-txartelak erabili dituzte eta LH 4tik gorakoek bozketa elektronikoa egin dute.
Eskerrak eman nahi dizkiegu irakasle zein ikasleei euren prestutasunagatik, eta bereziki Euskara Elkarteko DBHko ikasleei, ezinbesteko laguntza eskaini baitute mahaietan. ✨
Euskal Herriko ikastoletan bozkatuen suertatu diren liburu eta ilustratzaileak ezagutzeko, informazio guztia hemen duzue:
Gure aldetik, herriko liburutegia bisitatzera eta seme-alabekin batera ipuin berriak deskubritzera animatzen zaituztegu. Disfrutatu irakurketaz! 📖❤️






