JUUL 2025
Atzo, apirilak 2 , Juul bozketa eguna ospatu genuen. HHko 3 urteko umeengandik hasi eta DBH4ko taldeetara, liburu gustukoenak bozkatu zituzten ikastolako sarreran. Izan ere, hilabete honetan literaturari lotutako bi ospakizun handi ditugu: apirilaren 2an Nazioarteko Haur eta Gazte Literaturaren Eguna apirilaren 23an, berriz, Nazioarteko Liburu Eguna.
Ikasleek bi bide izan zituzten bozka emateko: HHko ikasleek ohiko eran, hots, paperean egindako bozketa (boto-txartela) egin zuten eta LHko ikasleetatik gorakoek, berriz, Internet bitartez (bozketa elektronikoa).
Prozedura osoa lasaitasunez eta normaltasunez egin zen, denon parte hartzea eta prestutasunari esker, ikasle nahiz irakasle. Ez ditugu ahantzi behar, gainera, Euskara Elkarteko Ikasleak, eskaini zuten laguntza eskergagatik.






