Skip to main content

Andramarikide, 

Gu ikastola, zu? Hauxe da aurtengo matrikulazio kanpainan Ikastolen Elkarteak proposatu duen leloa. Laster egunkarietan iragarkiak, kaleetan kartelak… ikusiko dituzue.

Lelo honetan aurkitzen ditugun hitzek oso erraz definitzen gaituzte. GU komunitate honen eta talde honen adierazle da, ikastola garela harrotasunez adierazten duena. IKASTOLA zer garen aldarrikatu behar dugulako, eredu honetan eta talde honetan sinesten dugulako. Eta ZU? besteek zer aukeratuko duten galdetuz.

Kanpaina honetan laguntzeko kamisetak diseinatzeko tailer baterako gonbitea zabaltzen dizuegu, bai eta kamiseta horiekin egingo ditugun argazkiak ateratzekoa ere. Karteletan ikusten den antzera, guk ere  kamisetak apainduko ditugu eta argazki horiek gure ikastola indartsu dagoen adierazgarri izatea nahi dugu, GU  eta IKASTOLA inoiz baino batuago daudela harro adierazteko asmoarekin. Hori dela eta, denok gaude gonbidatuta: ikasle, ikasleohi, aitite-amama…

Haurrek kamiseta zuria ekarri beharko dute, helduentzako kamisetak hemen edukiko ditugu denon artean apaindu ahal izateko. 

  • NON: liburutegian
  • DATA: urtarrilak 28
  • ORDUA: 12:00

BEHARREZKO MATERIALA: umeek kamiseta zuri bat.

Jardueraren ondoren eskainiko den luntxa behar bezala antolatu ahal izateko, galdetegi honen bidez izena ematea eskertuko genizueke, izen-abizen eta parte-hartzaile kopurua adieraziz.

Eskerrik asko.