Aurten bai!
Atzo aurkeztu genuen aurtengo erronka berria GURASO ORDEZKARIEN TALDEAN. 2012an estreinatu genituen (0-3) espazio berriak eta DBHko eraikina. 2021eko urrian gure Proiektu Pedagogiko berritzailea aurkeztu eta ezarri genuen: HAZIA, KIMUA eta EKIA. Etxe barrua eta metodologia guzti honetara egokituta ditugu.
Orain, “Txikiak handi egoteko hezkuntza osoa” ziurtatzeko kanpo espazioak egokitzea dagokigu. Gure helburu eta baloreekin bat egiten duen kanpo espazioak sortu behar ditugu.
HELBURUAK:
Kanpo espazioen eraldaketa prozesu hau hezkuntza komunitatearekin (ikasle, langile eta guraso) modu parte hartzaile batean garatu nahi dugu, bere fase ezberdinetan, hausnartzetik esku-hartzera.
- Adin guztietako haur eta gazteen beharrak proiektuaren erdigunean jarri.
- Hezitzaile eta familien arteko elkartrukerako topalekuak sustatu.
- Parte hartzearekiko esperientzia positiboa bultzatu.
- Aukera aniztasuna eskaini eta genero berdintasunean oinarritutako jolastokia sortu.
- Jolastokia balore egokietan hazi eta hezteko bitarteko eta espaziokonfigurazio egokia egin.
TOKIKO EGUNGO ERREALITATEA
Hau guztia aurrera eramateko ANTOLAKETA hau da:
1.-Talde Teknikoa: HIRITIK-AT eta TIPI kooperatibak.
2º Talde Sustatzailea: Prozesu osoan zehar jarraipena egingo dutenak. Prozesua zaintzeko eta definizioan zehazten joateko ardura eta rola hartuko du. Horrez gain, komunikatzeko ardura ere izango da, hau da, komunikazio kanal bat izango da.
Kideak
HH: Iraide Artabe.
LH: Miren Peña.
DBH: Zorion Zamakola
Gorputz hezkuntza espezialista: Ibai Erauzkin.
Zuzendaritza: Aitor San Millan eta Aimara Arostegi.
Artezkaritza: Ismene Larringan eta Mikel Aranburu.
3.- Hezkuntza komunitatea: Ikasleak, langileak eta gurasoak.
- Ikasleekin tailerrak egingo dira eta metodologia desberdina erabiliko da adin tartearen arabera, 5 urteko ikasleekin hasita. Lanketa tailerrak eta elkarsorkuntza tailerrak burutuko ditugu berauekin.
- Helduak: gurasoek eta ikastolako langileek osatzen dute talde hau. Berauekin ere tailerrak eta elkarsorkuntza lanketa egingo dira.
Proiektua hainbat fasetan antolatuko da, fase hauetatik guztietatik jasotako diseinu alternatibak ezagutu, kontrastatu eta adostea izango dela helburu.
Lanketa honen guztiaren emaitza ekainaren 16ko Batzar Orokorrean jasoko du Hezkuntza komunitateak.
Laburbilduz, aurtengo helburu nagusia, Ikastolako kanpo espazioen mapa ekainerako gauzatuta edukitzea da. Horrez gain, uda honetan ikastolako beheko patioko estalki berrien obra burutuko dugu. Tailerretan izena emateko prozedura ostegunetako buletinean argitaratuko da; beraz, adi egon.
TALDE SUSTATZAILEA