TXOSNAKO ETEKINAK
Urtero modura Zornotzako jaietan ikastolaren txosna egon da aurten ere. Komunitateko hainbat kideren lanari, ahaleginari eta orduei esker, berriro ere ikastolak presentzia izan du herriko jaietan eta era berean, diru iturri bat ere izan du proiektuetan inbertitzeko.
Aurtengo jaietan 20.934,82 euroko etekinak lortu dira jaietako txosnari esker, zuen lanari esker.
Artezkaritza Kontseiluak, urriaren 24an egindako batzarrean, etekin hori kanpo espazioen eraberritzeko plana gauzatzen jarraitzeko inbertsioak egitera bideratzea erabaki du. Jakina denez, 2022/23 ikasturtean egindako plana urratsez urrats ari da garatzen azken urteotan: beheko patioan estalkiak, berdegune berriak, zuhaitzen landaketa, pin pon mahaiak edo oilategia eta ortuaren sorrera izan dira urteotan emandako urratsetako batzuk. Azken bi urteetako txosnaren etekinak baliatuko dira hurrengo hilabeteetan goiko patioan egin behar diren zenbait eraldaketa gauzatzeko.
Eskerrik asko, beste urte batez, Zornotzako jaietan txosna martxan egon dadin lanean ibili zareten batzordekideei eta txandak egiten ekarpena egin duzuen guztioi.





