KIMUTEGIA
📚 Liburutegi txikia: zuen laguntza behar dugu!
Ikasturte honetan ere liburutegi txikia jarri dugu martxan HH5, LH1, 2 eta 3.mailetako ikasleentzat. Baditugu liburu batzuk baina zuen laguntza eskatzen dugu liburutegi txiki hori areago hornitzeko.
Mesedez, bidal itzazue etxean soberan dituzuen 5-10 urte bitarteko umeentzako moduko liburu, ipuin eta liburuxkak. Hori bai, egoera onean egon daitezela eskatzen dizuegu.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.






