KIROL INKLUSIBOAREN TOPAGUNEA
Joan den ostegunean Zornotzako ikastetxe guztiek kirol inklusiboaren topagunea ospatu genuen Larreako kiroldegiko eta eskolako instalazioetan.
Aurtengo Eskola Agenda 2030eko gaian dibertsitate funtzionala gure ikasleengana hurbiltzeko beste urrats bat egin dugu, inklusioa sustatuz. 🏀
Haszten elkartea izan genuen tailerren antolatzaile gisa eta LH5 eta DBH2ko ikasleek saskibaloian jolastu zuten gurpildun aulkietan, boccia praktikatu zuten eta ikusmen urritasuna duten pertsonen azalean jarri ziren ibilbide bat eginez.
Denek oso ondo pasatu zuten eta enpatia handiz aritu ziren saio guztietan. ✨






