KIROL ANITZA: PALA
Astearte honetan kirol anitzeko ikasleok Aitor Muñoz Erdu Pilotan elkarteko kidearen bisita izan dugu.
Pala jokoari buruzko gauza asko erakutsi zizkigun eta, ondoren, partida batzuk jokatu genituen gure entrenatzaile Enararekin batera, ikasitakoa praktikan jartzeko. Berak bai, pilota jotzeko indarra!
Primeran pasa genuen, oso dibertigarria izan zen!