KIVA EGUNA 2023
Zergatik KIVA eguna?
Guztion ardura da jazarpenari aurre egitea, behin betiko bukatzeko.
Erasoak aurrera eramaten dituena bezainbesteko erantzunkizuna daukagu eraso horiek ezagutzen dugun guztiok.
Ingurukoak ezin gara ezer egin gabe geratu erasoak errepikatzen diren bitartean.
Gogoratu: guztiok daukagu elkar babesteko konpromisoa, batez ere helduok umeekiko.
Zer da jazarpena?
Pertsona batek beste bati, taldetik aldentzeko asmoz, behin eta berriro eragiten dion erasoa.
Erasoak psikologikoak zein fisikoak izan daitezke; adibidez: kontutan ez hartzea, mespretxuak, hitzezko irainak, bultzadak, ostikadak, jipoiak, e.a.
(aurrez-aurre zein sare sozialetan).
Zer egin dezakegu?
Zure inguruan pertsonaren batek errepikatzen diren erasoak jasotzen dituela ikusten baduzue, KIVa taldekoen laguntza lortu behar da. (behintzat arduradun den edozein heldu: tutore, irakasle, begirale, guraso, e.a.)
GOGORATZEKO:
KIVA PROGRAMA 2017ko urtarrilean ezarri zen Euskal Herriko 52 ikastoletan eta Andramari Zornotzako ikastola berauetako bat izan zen. 2023-24eko ikasturte honetan, aurrekoetako bideari ekingo diogu, KIVA ez baitago urtebeteko proiektu gisa diseinatuta, baizik eta eskolaren jazarpenaren aurkako lanaren parte iraunkor gisa.
KIVA bullyng edo eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa da; frogatan oinarrituta dago eta prebentzioa funtsezkoa da. Prebentzio lana ikastorduetan egiten da, tutoretza saioetan batez ere, eta horren adibide dugu aurreko asteetan zehar ikasleek gaiaren inguruan egin duten hausnarketa. Hausnarketa horien oroigarri dira horma-irudiak eta bestelako esku-hartzeak.
Jazarpen arazoei aurre egiteko ardura du KIVA TALDEAK. Talde hau etapa bakoitzeko ordezkari batek eta ikastolako hezkuntza psikologoak osatzen du. Jazarpen susmorik izanez gero zuzenean honako email hauetara idatzi dezakezue:
gorkaetxeberria@zornotzaikastola.eus
ikeruriarte@zornotzaikastola.eus
nagoreetxebarri@zornotzaikastola.eus
Informazio gehiago eskuratzeko: