“Guraso, irakasle eta hezitzaileei, apal-apal:
Ikastetxeetako ateak irailean zabalduko dira eta mesede bat eskatu nahi dizuegu: eseri zure seme-alabekin 5 minutuz eta azaldu oso altua, baxua, potoloa, argala, beltza edo zuria, izatea ez dela burla egiteko motiboa. Ez dagoela txarto egunero zapata edo oinetako berberak eramatea. Azal iezaiozu erabilitako edo hautsitako motxila batek motxila berri distiratsu horiek adina leku baduela ametsak gordetzeko.
Mesedez, irakatsi iezaiozu inor ez baztertzen “desberdina izateagatik” edo haiek dituzten aukera berdinak ez izateagatik. Azaldu iezaiozu ETENGABE zirikatzeak eta iseka egiteak min egiten duela… eta eskolara joaten dela EZ lehiatzen, EZ kritikatzen, EZ umiliatzen ikastera.
Azaldu beraiek eta ondoan dituzten ikaskideek berdin balio dutela. Hezkuntza etxean hasten da. #konturagaitezen 💜”
______________
Hori da sare sozialetan bolo-bolo dabilen mezu bat, eta ikastolak mezu honekin guztiz bat egiten du. Guztion artean soilik lor dezakegu bazterkeriarekin amaitzea eta aurten ere horri ekingo diogu buru belarri:
- Adimen emozionala eta harremantzeko gaitasunak aberatuz.
- Enpatia landuz asertibitatera iristeko.
- Kanpoko estereotipo kaltegarriak deseraikiz.
- Talde kide guztien iritzia eta parte-hartzea ahaldunduz.
- Ikastolako komunitatearen partaide guztien atxikimendua lortuz.
KiVa taldea.