Skip to main content

Azaroaren 12an egin genuen aurtengo Jardunaldi Pedagogikoen bigarren saioa. Saio honetan pertsonen garapenerako akonpainamenduan komunikazioak duen garrantzia eta eskaintzen dituen aukerak aztertu genituen, Komunikazio Ez-Bortitzean aditua den Nerea Mendizabalekin.

🗣️ Zer ikasi genuen?

Saio bizia eta parte-hartzailea izan zen, hizlariak bikain transmititu baitzituen komunikazio eraginkorra eta osasuntsua izateko aintzat hartu beharrekoak. Bertaratutako guraso, irakasle eta herritarrentzako sakontzen hasteko pizgarri izan zitezkeen edukiak, beraz.

Hona Nereari aurrez egin genizkion galdera nagusiak, bideo-pilulen bidez erantzundakoak:

NEREA MENDIZABAL

Hezkuntzan bidelagun izateaz ari garenean, nola laguntzen digu komunikazio osasuntsuak haur eta gazteen garapenean?

Komunikazio ez-bortitza praktikan jartzea ez da beti erraza. Zein da lehen urratsa eguneroko harremanetan txertatzeko?

📌 Ondorioak

Hitzaldi honekin eman diogu amaiera aurtengo Jardunaldi Pedagogikoei. Andramari Zornotzako ikastolan lantzen ari garen ikuspegi pedagogikoaren oinarriak ikastolako komunitatearekin partekatzeko saioak izan dira aurtengoak ere, familientzako interesgarri eta lagungarri izan daitezkeen gaiak landuz. 

🚀 Etorkizunera begira

Aurrerantzean ere antzeko proposamenak egingo ditugu, bai hitzaldien bidez eta baita hurrengo urteetako jardunaldi pedagogikoen bidez ere.