Skip to main content

๐ŸŒŸ KULTUR ASTEA 2026

Datorren astean, martxoaren 23tik 27ra, gure ikastolak Kultur Astea ospatuko du. Egunero, goizeko lehen orduan (09:00etatik 09:30era), Itxartu Irratiaren zuzeneko saioek emango diote hasiera egunari gela guztietan.

Astean zehar, adin guztietarako ekintza ugari izango ditugu. HHkoek antzerkiaz eta Ibaizabalekoen bisitaz gozatuko dute. LHn, berriz, bertso tailerrak, Ross Dantza Taldearen saioak, ipuin kontalariak eta txirringa eskola izango dira protagonistak. DBHko ikasleek irteerak, Korrikilinpiadak eta Joaldun tailerrak egingo dituzte, besteak beste.

๐Ÿ“š Irakurzaletasuna eta Elkartasuna

Eguneroko jardunean, irakurzaletasuna sustatuko dugu saio bakoitzaren hasieran 5 minutuko irakurraldia eginez, JUUL kanpainaren baitan.

Gainera, gure elkartasuna adierazteko, LH 6. mailako ikasleek urteroko Azoka Solidarioa antolatu dute. Ekimen honek gure konpromisoa kolektiboa indartzeko balio digu urtez urte.

๐Ÿƒโ€โ™‚๏ธ Korrika Txikia eta Txiki-txikia

Asteari amaiera borobila emateko, ostiralean, hilak 27, euskara gure herriko kaleetara aterako dugu. Goizeko 10:00etatik aurrera, KORRIKA TXIKI-TXIKIA (HH eta LH 1-2) eta KORRIKA TXIKIA (LH 3tik aurrera) ospatuko ditugu.ย 

Gure kaleak kolorez eta pozik beteko ditugu, euskararen aldeko aldarria ozen zabalduz!