Kultura erdigunera hurbiltzearen garrantzia azpimarratu gura dugu, arteak, kirolak, jakintzak, ohiturek eta abarrek dituzten onurak ez baitira eztabaidagai, eta horrela gure haurrak eta nerabeak hezi gura ditugu, kulturan bizitzen jarrai dezaten sustatuz.
Behar horri erantzunez, apirilaren 4tik 8ra kultur astea antolatuko dugu gure ikastolan. Ikasle sortzaileak gura ditugunez, hainbat diziplinatako artisten bisita jasoko dute, baita haien sorkuntzak ezagutzeko aukera ere. Artista batzuek guretzat garrantzitsuak diren balioak ere lantzen dituzte, eta kasu horietan, aste honetatik kanpo ere lan egingo dugu, ikasleen konpromisoa bermatuz.
Bizimodu osasungarriak bultzatu behar ditugu, eta astearen barruan indarra izango dute elikaduraren inguruan egingo diren tailerrek eta hainbat kirolariren hitzaldiek.
Ekitaldiz betetako astea izango da. Datorren astean jakinaraziko dira xehetasunak.