Skip to main content

KULTUR ASTEA IKASTOLAN

Apirilaren 7tik 11ra bitartean, Kultur Astea ospatzen ari gara Andramari Zornotzako Ikastolan, eta urtero bezala, gure ikasleek euskal kultura bizitzeko aukera aparta izan dute.

Helburua argi dugu: artea, kirola, jakintza eta ohiturak oinarri hartuta, gure ikasleen identitatea aberastea eta euskararen erabilera sustatzea. Jarduera ugariz gozatu dugu: ipuin kontalariak, musika emanaldiak, dantza tailerrak, bisita bereziak, hitzaldi inspiratzaileak eta baita elikadura osasuntsuarekin lotutako ekintzak ere. Ikasleak protagonista izan dira jarduera askotan, beste mailako ikasleei antzezlanak eta ipuinak eskainiz.

Eta, nola ez, aste amaierako giroa borobiltzeko, irakasle eta ikasleen kontzertua!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki ilusioz jarduera guztiak antolatu dituzten irakasle, langile eta familiei.

📷 Gogoratu! Familia guztientzako argazkiak Driveko “Familientzako argazkiak” karpetan aurkituko dituzue.