KULTUR ASTEA LHn
Kultur Astea dela eta, LH6. mailako ikasleek hainbat ekintza berezi izan dituzte aste honetan zehar. Astelehenean, Esti Vivanco idazlearen bisita jaso zuten ikastolan. Euskara arloan idazle honen Argixorgin liburua irakurri dute, eta hari lotutako ariketak egin dituzte. Prozesu horretan zehar, ikasleak sortzaile bihurtu dira, eta literaturaren bidez euren irudimena eta sormena lantzeko aukera izan dute.
Bestalde, astean zehar, Munduko herrialde guztiek bizi-baldintza berdinak dituzte bizitza duina izateko? eta Baliabideek eragina dute pertsonen bizi-itxaropenean? galderetatik abiatuta, ikerketa eta hausnarketa sakonak egin dituzte. Gaiaren inguruan informazioa jaso, aztertu eta ondorioak atera dituzte. Euren lanaren emaitzak Oumou Atherekin partekatu dituzte —ikastolako gurasoa eta Senegalgo jatorriko emakumea— eta horri esker Senegalgo errealitatea beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera paregabea izan dute.
KONTZIENTZIA PIZTU
SENTIBERATASUNEZ JOKATU
LAGUNTZA ESKAINI
EKINTZA SOLIDARIOETAN PARTE HARTU






