KUOTA EGUNERAKETA
Urtarrilean eguneratuko dira kuotak, Batzar Nagusian erabakitakoari jarraituz
2023ko ekainaren 14an egindako asanbladan erabaki zen moduan, urtarriletik aurrera aplikatuko dira urteko KPIaren araberako kuota-eguneratzeak. Bizkaian 2025eko KPIaren igoera %2,9koa izan da eta, beraz, halako eguneraketa izango da.
Eguneraketa horrek funtzionamendu kuotari eta materialaren kuotari soilik eragiten die. Obra-finantzaketa, elkartasun-kutxa eta zerbitzuetako kuotak (jantokia, garraioa eta zaintza) ez dira ikasturte osoan aldatuko.






