KUOTA EGUNERAKETA
2023ko ekainaren 14an egindako asanbladan erabaki zen moduan, urtarriletik aurrera aplikatuko dira urteko KPIaren araberako kuota-eguneratzeak. Bizkaian 2024ko KPIaren igoera %3,6koa izan da eta, beraz, halako eguneraketa izango da.
Eguneraketa horrek funtzionamendu kuotari eta materialaren kuotari soilik eragiten die. Obra finantzaketa, elkartasun kutxa eta zerbitzuetako kuotak (jantokia, garraioa eta zaintza) ez dira ikasturte osoan aldatuko.





