Skip to main content

LAN ESKAINTZA

IKT MANTENTZE-TEKNIKARIA

 

Eskakizunak:

  • GMHZ Sare informatika sistemen administrazioa edo baliokidea
  • Euskarazko C1 ziurtagiria edo baliokidea 

Eskaintzen da:

Sei hilabeterako %50eko lanaldia, hurrengo ikasturtean luzatzeko aukerarekin. Baldintzak Ikastoletako Lan Hitzarmenean jasota dagoen IKT-ko mantentze-teknikariari dagozkionak izango dira. 

Kontuan hartuko dira:

  • Alexia hezkuntza-plataforma ezagutzea.
  • Ekipo informatikoen konponketan eta erabiltzaileentzako laguntza teknikoan esperientzia.
  • Google Workspace for Education aplikazioarekin lanean aritu izana.
  • Antzeko lanetan eskarmentua.
  • Komunikatzeko, arazoak konpontzeko eta talde-lanerako trebetasuna.
  • Jarrera positiboa, egokitzeko gaitasuna eta hezkuntzako esperientzia.
  • Lanerako prestutasuna eta autonomia.

Lanpostuaren zereginak: 

  • Azpiegitura informatikoa kudeatzea: hardwarea, softwarea, sareak eta segurtasuna.
  • Sistemen eta sareen administrazio-kudeaketa.
  • Internet eta mezularitza elektronikoko zerbitzu teknikoaz arduratzea.
  • Ikasle, irakasle eta langileentzako aholkularitza, prestakuntza eta euskarri teknikoa eskaintzea.
  • Komunikazio-zerbitzuak kudeatzea.
  • Web inguruneetarako teknikari lanak gauzatzea.
  • Ikastolako IKT planaren kudeaketaren jarraipena eta laguntza eskaintzea.
  • Informatika-proiektuak planifikatzea eta inplementatzea.

Interesatuek, bidali zuen CVa zornotza@ikastola.eus helbidera , IKT MANTENTZE-TEKNIKARIA erreferentzia izenarekin. Epea abenduaren 11an, asteazkenean, amaituko da.

→ Hautatutako pertsonei baino ez zaie deituko elkarrizketara etor daitezen.