Skip to main content

Datorren larunbatean, urriaren 5ean, egingo da urtero antolatzen den Zornotzako Euskal Jaia. Jakina denez, egun osoko egitaraua dago antolatuta herrian, goizean 11.30eko dianarekin hasi eta gaueko erromeriararte. Egun polita gozatzeko aitzakia ederra eskaintzen digu Euskal Jaiak. 

Azken urteotan egin den modura, 12.30ean herriko ikastetxe ezberdinetako ikasle eta gurasoak batzea helburu duen ekitaldia egingo da Herriko Plazan. Ikastetxeak dantzaz ta kantuz izeneko ekitaldian horixe egingo dugu: euskal dantzak dantzatu eta Euskal Jaiaren kantua abestu. Azken egunetan kantua eta dantzak prestatzen ibili gara ikastolan ekitaldirako. 

Ekitaldia 12.30ean izango den arren, ordu laurden lehenago egingo dugu hitzordua ikastolako kideok, plazan batera sartu eta guretzat gordeta egongo den gunera abiatzeko. 

Gogoratu hitzordua eta animatu parte hartzera!

    • Eguna: Larunbata, urriak 5
    • Ordua: 12.15
    • Lekua: Kalbario plaza

Egitaraua