HERRIRA IRTEERA
Joan den astean, LH 1. eta LH 2. mailako ikasle eta irakasleok herrira jaitsi ginen askotariko ekintzak egitera. Goiz ederra pasatu genuen gure ingurua gertutik aztertzen!
- LH 1. mailan, buru-belarri ibili gara “herria” gaia lantzen. Gure erronka herriaren maketa erraldoi bat sortzea da eta, irteera honetan, gorputz geometrikoak nola erabiltzen diren behatu genuen gure eraikinik garrantzitsuenetan: osasun zentroa, udaletxea, Zelaieta…
- LH 2. mailan, herriko lanbideak aztertu ditugu. Kalean zehar, lanean ari ziren hainbat profesional aurkitu eta behatu genituen: postaria , lorezainak, tabernariak, autobus gidaria , garbitzaileak, dendariak, ile-apaintzaileak , harakina, okina…
Gure herria ikasgela handi bat bihurtu zen goiz horretan! ✨






