BIZKARGI EGUNA ETXANON
Aurreko igandean, maiatzaren 3an, Bizkargi eguna ⛰️ izan zen. Hori ospatzeko, aurreko asteko ostegunean, LHko 1., 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleak Etxanora joan ginen egunaz gozatzera.
Eguraldi iragarpenak kaskarrak baziren ere, azkenean itzelezko eguna ☀️ egin zuen eta bikain pasatzeko aukera izan genuen naturaz inguratuta.
Argazkietan ikus dezakezue zein ondo ibili ginen! 📸✨






