Skip to main content

BIZKARGI EGUNA ETXANON

Maiatzaren 3an Bizkargi eguna denez, LH 1., 3. eta 4. mailetako ikasle eta irakasleok apirilaren 30ean, osteguna, Etxanora joango gara eguna pasatzera.

LH2. mailako ikasleak ezin izango dira joan Zarautzen egonaldia edukiko dutelako.

Kontuan hartu beharrekoak:

  • 🍱 Jatekoa: egun osoko irteera denez, bazkaria eta ura eraman behar dituzte (ikastolako piknika eskatu dutenek izan ezik). Piknika gordetzeko motxila txiki bat ekartzea beharrezkoa da.
  • 🥾 Ekipamendua: arropa erosoa, mendiko botak eta zira ekartzea gomendatzen dugu.
  • 🌧️ Euria balego: Egun horretan euria egingo balu, ikastolan geratuko ginateke eta ikasleek jantokian jango lukete ekarritako bokata.

Tutoreak.