Skip to main content

SANTIMAMIÑEKO KOBAZULOETAN

LH1eko ikasleak Lehen Gizakiaren gaia lantzen ari gara eta, horren barruan, apirilaren 24an Santimamiñeko kobetara joan ginen. Heldu bezain pronto, bisita gidatua izan genuen, eta koba ezagutzeko aukera izan genuen, bai barrura sartuz eta baita bideo birtual bat ikusiz ere. ✨ 

Ondoren, Lezika inguruan dagoen parkera joan ginen bazkaltzera, eta bertan jolastu genuen. Oso ondo pasatu genuen, eguna topera disfrutatuz.