Skip to main content

SANTIMAMIÑERA IRTEERA

Datorren apirilaren 24an, ostirala, Santimamiñeko kobazulora joango gara LH 1eko ikasleekin. Egun osoko irteera izango denez, hona hemen kontuan hartu beharrekoak:

  • 🍱 Bazkaria: bakoitzak bere bazkaria eta ura eraman beharko ditu (ikastolako piknika eskatu dutenek izan ezik, jantokian jasoko baitute).
  • 🥾 Arropa eta oinetakoak: ibilbidea egiteko oinetako eta jantzi erosoak eramatea gomendatzen dugu.
  • ☂️ Eguraldia: euria eginez gero, gogoratu bakoitzak bere aterkia edo zira eraman behar duela.

Historiaurrean murgiltzeko prest gaude! 🦴🎨

Tutoreak.