ZARAUZKO EGONALDIA
Pasa den apirilaren 29-30ean, LH2ko ikasle eta irakasleak Zarauzko Igerain aterpetxean egin genuen egonaldia. Primeran pasatu genuen eta bizi izandako esperientzia ikaragarria zuekin partekatu nahi izan dugu. ✨
Asteazkenean iritsi eta autobusez Zumaiara joan ginen. Goiza arrantzatzeko aparejuak egiteko aprobetxatu genuen. A zer nolako esperientzia! Ia-ia hatzamarrak ere korapilatu zitzaizkigun pita artean…. Ostean, bazkaltzeko tartetxo bat hartu genuen eta eguzkia atera zela aprobetxatuz, San Telmo ermitara igo ginen. Bertan dauden fosilak ikusteko aukera paregabea izan genuen. Itzurungo hondartzara jaitsi ginen ondoren eta bertako Flysch-ekin liluratuta geratu ginen. Eguna ondo amaitzeko, aurretiaz egindako aparejuekin arrantzatu genuen. 🐟
Zarautzera itzuli eta aterpetxeak duen eremu zabalean egon ginen. Afaldu, dutxatu, egunean bizi izandako abenturak bergogoratu eta lotara. 😴
Ostegunean, gosaldu eta Getariara egin genuen ibilaldia. Eguraldia arraro zebilenez, itsasertzetik ibilbidea egin genuen. Behin Getariara iritsita, Elkano nabigatzaile euskaldunaren inguruko abenturak kontatu zizkiguten. Portura jaitsi eta arrantzaleen itsasontziak ⛵ hurbil genituela jolasak egin genituen.
Ikusten duzuen bezala, ezin hobeto pasatu genuen Gipuzkoako kostaldean eta gure diplomak hartuta, ikastolara itzuli ginen.🎓






