BIRZIKLAPEN TAILERRA
Aste honetan birziklapen tailer ♻️ dibertigarri bat egin dugu gelan. Horretarako, etxetik ekarritako garbiketa poteak erabili ditugu eta beste erabilera bat eman diegu, hondakinei bizitza berria emanez.
Gure ikasleen sormenari 🎨 esker, era desberdinetako figura originalak eta artelan politak sortu ditugu pote horiekin.
Hona hemen gure lanen argazki batzuk, ikus ezazue zein trebeak garen! 🤖✨






