GORBEIALDEA
Joan den astelehenean, LH 4ko ikasleak Gorbeialdera joan ziren txangoan. Lehenengo, Areatzako Parketxera hurbildu ziren eta, bertan, inguruko animaliei buruzko datu interesgarriak ezagutu ostean, jolas bat egin zuten. Hori amaituta, herriko plazan hamaiketakoa jan eta segituan abiatu ziren Saldropo ingurura. 🥪
Iritsitakoan, bertako ibilbidetxo baten inguruan gynkana bat egin zuten eta izugarri gozatu zuten frogak gainditzen. Eguraldia ere alde izan zuten eta egun bikaina pasatu zuten naturaz inguratuta! 🕵️♀️🥾
Hurrengo abenturara arte! 🎒 ✨






