Asteartean, hilak 1, askorako Mahi-mahi taldekoek hondamendi naturalen inguruko tailer zoragarri bat prestatu zuten 4. mailako ikasleentzat “ARRISKULANDIA” jokoaren bidez.
Hondamendi naturalak gertatzen direnean, herrialde desberdinetako pertsonen bizitzan, garapen ekonomiko eta ongizatean dituzten eragin negatiboen inguruan eztabaidatzeaz gain, gaiari buruzko hainbat xehetasun ezagutu zituzten modu ludiko eta dibertigarri batean.
Izan ere, jolasaren pedagogia erabiliz, egoera hauetaz ohartu baitziren gure ikasleak.
Zenbat ikasten den taldean jolasten denean!