"ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK"
Joan den martxoaren 24an, ikastolako LH 6. mailako ikasleek Azoka Solidarioa antolatu zuten. Ekimen honen helburua elkartasuna sustatzea izan zen, eta lortutako emaitzak benetan pozgarriak izan dira: guztira 450 euro bildu zituzten. Bildutako dirua Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteari bideratu zaio.
Azoka prestatzea ez da lan erraza izan, eta ikasleek ahalegin handia egin dute, antolaketa-lanetan zein prestaketan gogotsu arituz. Horregatik, bereziki azpimarratu nahi dugu erakutsi duten konpromisoa eta lankidetza.
Bestalde, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu ikastolako komunitate osoari, azokan parte hartu eta ekimen hau babesteagatik.
Apirilaren 30ean, “Ongi Etorri Errefuxiatuak”-ko kide den Gorka Ortiz ikastolara etorri zen LH 6. mailako ikasleekin egotera. Bisita horretan, elkartearen jardueraren berri eman zien eta bildutako dirua zertarako erabiliko den azaldu zien. Topaketa oso interesgarria eta aberasgarria izan zen ikasleentzat. 🧡






