Skip to main content

TXIKIDYA

Joan den astean, LH 6ko ikasleek DYAko bi langileren bisita jaso zuten ikastolan. TXIKIDYA ekintzaren barruan, lehen sorospenetako hainbat ariketa teoriko eta praktiko egin zituzten, larrialdi baten aurrean nola jokatu ikasteko. 🩹🩺

Gainera, ikastolako atarian zegoen anbulantzia barrutik ezagutzeko aukera bikaina izan zuten. 

Oso gustura eta adi ibili ziren ikasleak goiz osoan zehar! 🚑✨