BIZKARGI EGUNA ETXANON
Maiatzak 3an (ostirala) Bizkargi eguna izan zen. Ospatzeko aukerarik izan ez genuenez, LHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasle zein irakasleok maiatzaren 17an (ostirala) Etxanora joatea erabaki dugu.
Egun osoko irteera denez, bazkaria eta ura eraman beharko dituzte, ikastolatik piknika eramango dutenek izan ezik. Piknika gordetzeko motxila txiki bat ere beharrezkoa izango da.
Komenigarria izango litzateke arropa erosoa, mendiko botak eta “zira” ekartzea (euria eginez gero).
Irteera egunean euria egingo balu, ikastolan geratuko ginateke eta ikasleek jantokian jango lituzkete bokatak.