Skip to main content

HERRIRA TXANGOA

Pasa den astean, LH 1. mailako eta LH 2. mailako ikasle eta irakasleok herrira jaitsi ginen askotariko ekintzak egitera. 

LH 1. mailako ikasleak buru-belarri ari gara “herria” gaia lantzen, herriaren maketa erraldoia sortzea baita gure erronka. Gai horretan gorputz geometrikoak lantzen aritu gara eta, irteera aprobetxatuz, gure herriko eraikinak nola eratuta dauden aztertu genuen: osasun zentroa, Udaletxea, Zelaieta…

LH 2. mailako ikasleok lanbideak landu ditugu eta herriko lanbideak behatu genituen: postaria, lorezainak, tabernariak, autobus gidaria, garbitzaileak, dendariak, ile- apaintzaileak, harakina, okina…

Goiz ederra pasatu genuen! Eta horrekin batera, udaletxea ezagutzeko aukera ere izan genuen!