Skip to main content

AZKEN IRTEERA SUKARRIETAN

Ikasturteari amaiera polita emateko, aurreko astean LHko lehen zikloko ikasleek azken irteeraz gozatzeko aukera izan zuten.

Ostiralean, hilak 6, LH1 eta 2ko ikasleak Sukarrietara hurreratu ziren bertako hondartzaz eta inguruez gozatzeko. Uretan murgilduta olgetan ibili ziren gehienak!

Ziur gaude egun polit horien oroitzapena luzaroan gordeko dutela!