HERRIRA IRTEERA
Hilabete honetan zehar, LH 1eko ikasleok gai berri batean murgilduko gara eta, harekin batera, “herria” gaia landuko dugu. Horretarako, orotariko ekintzak baliatuko ditugu geure errealitatea zein den aztertzeko: alde batetik, astelehenean, otsailaren 24an, herrira jaitsiko gara eta ikasle bakoitzaren bizitokia eta inguruak aztertuko ditugu (etxeko helbidea, kalea eta auzoa); bestetik, ikastolan herriko planoa aztertuko dugu, herriko lekurik garrantzitsuenak identifikatzeko. Gure azken proiektua maketa bat eratzea izango da. Dena prest daukagunean jakinaraziko dizuegu!
LH 2koak ere lanbideak lantzen ari garenez, herrira jaitsiko gara herrian ikusten ditugun beharrak behatzera eta aztertzera. Beraz, LH 2Bko ikasleek ez dute igeritokirik izango.





