KALEAN GORA, KALEAN BEHERA!
Hilabete honetan zehar, LH 1eko ikasleok gai berri batean murgilduta gaude eta, haren baitan, “herria” gaia lantzen gaude. Horretarako, orotariko ekintzak baliatuko ditugu geure errealitatea zein den aztertzeko:
- Alde batetik, ostiralean, apirilaren 17an, herrira jaitsiko gara eta ikasle bakoitzaren bizitokia eta inguruak aztertuko ditugu (etxeko helbidea, kalea eta auzoa). 📅
- Bestetik, ikastolan herriko planoa aztertuko dugu, herriko lekurik garrantzitsuenak identifikatzeko. 📍
- Azkenengo erronka maketa erraldoi bat eratzea izan da eta, langile finak garenez, aste bi hauetan ikusgai daukagu ikastolako sarrera nagusian. 🏫






