Skip to main content

ESPERIENTZIAZ BETETAKO KULTUR ASTEA

Aste honetan, Aste Kulturalean murgilduta gaude eta LH1 eta LH2ko ikasleek hainbat ekintza eta esperientziaz gozatzeko aukera izan dute.

Asteari hasiera emateko, Iker Hormaren bisita izan genuen, ipuin kontalari lanetan. Irakurtzea gustuko dugun heinean, momentu zoragarri bat partekatu genuen berarekin.

Asteazkenean, ohitura bihurtu den moduan, “Ross” dantza taldeak ikuskizun aparta eskaini zigun. Benetako dantzariak bagina bezala, Janus Lester-en “Dap dap” abestiarekin koreografia zoragarri batez gozatu genuen.

Arratsaldean, Iurgi Ayesta etorri zen eta Marokora egindako bidaiaren inguruko abenturak kontatu zizkigun, benetan interesgarria izan zen!

Asteari amaiera emateko, irakasleek antolatutako kontzertuaz gozatzera animatuko gara. 🎶