Skip to main content

Atzo, LH1 mailako ikasle eta irakasleok, Erakusketa Girotuan parte hartzeko aukera izan genuen. Itsas argi batean murgildu ginen eta bi marinel maitagarri izan genituen bide lagun.

Erakusketan ipuin desberdinak irakurri genituen, denon artean ekintza desberdinak egin  eta guzti hau  gutxi ez balitz, urruneko piratei mezuak bidali genizkien. Mezu guztiak kristalezko botila batean sartu eta gure marinelek itsasora eraman zituzten. Eskerrik asko Julene eta Andere. Marinel apartak zarete!!