Skip to main content

ALFABETOA LANTZEN

LH1-eko ikasleak Alfabetoa lantzen aritu gara gai honetan. Horretarako gure gorputzak erabili ditugu hizkiak marrazteko eta forma bakoitza modu dibertigarrian ikasteko.

Jarduera honetan, ikasleek koordinazioa, sormenari eta talde-lana praktikan jarri dituzte, bakoitzak hizkiak gorputzarekin osatuz eta besteekin elkarlanean arituz. 😄

Gainera, ikasketa hau dibertigarria eta motibatzailea izan da, eta hizki bakoitzaren izena, soinua eta forma ondo ikasteko aukera eman digu. Ikasleek barre eta poza partekatu dute ikasgelan, eta alfabetoaren mundua modu praktiko eta sormenezko batean deskubritu dute.

Primeran pasatu dugu eta hurrengo alfabetoko jardueretan gehiago ikasteko irrikitan gaude!

 

                                                                                              Tutoreak