HAZIAK EREITEN
Aste honetan LH1-eko ikasleak hainbat hazi ereiten ari dira. Porruaren eta ilarraren kimuak irtetzen direnean, ortuan landatuko dira. Horrez gain, Melisaren haziak ere landatu dituzte, beraien usainarekin euliak uxatzeko. Bien bitartean, gelan izango ditugu ureztatzeko eta zaintzeko. Begira zelako artistak lorezain lanetan!