HORTZEN MUNDU ZIRRARAGARRIA
LH 1.mailako ikasleak ‘Gorputza’ gaia lantzen ari gara eta azkenaldian ikasle askori hortzak erori zaizkiela kontutan hartuta, hortzen mundu zirraragarrian murgildu gara.
Matematikan, hortzen erorketen inguruko ikerketa egin dugu, hala nola, zenbat hortz erori zaizkigun aztertu, horren inguruko grafikoak bete eta ateratako informazioaren inguruko ondorioak atera ditugu.
Arteko saioan, gure ahoa aztertu eta bakoitzaren erretratua egin dugu. Oso ondo pasatu dugu saio horretan!
Hortzak osasuntsu egoteko, nola garbitu behar diren ikasi dugu, haginlariaren lana zertan datzan aztertu, mozorrat,u eta gure kontsulta propioa sortu ere egin dugu.
Eta hori guztia gutxi balitz, Perez sagutxoari eta Maritxu Teilatukoari beraien txokoa prestatu diegu, bertan eroritako hortzak uzteko.


















