Skip to main content

๐ŸŒŸ HORTZEN MUNDUA

LH 1.mailako ikasleak ‘Gorputza’ gaia lantzen ari gara eta azkenaldian ikasle askori hortzak erori zaizkiela aprobetxatuta, hortzen mundu zirraragarrian murgildu gara.

๐Ÿ“Š Matematikan, hortzen erorketen inguruko ikerketa egin dugu; adibidez, zenbat hortz erori zaizkigun aztertu, horren inguruko grafikoak bete eta ateratako informazioaren inguruko ondorioak atera ditugu.

๐ŸŽจ Arteko saioan, gure ahoa aztertu eta bakoitzaren erretratua egin dugu. Oso ondo pasatu dugu saio horretan!

๐Ÿ˜ Hortzak osasuntsu egoteko, nola garbitu behar diren ikasi dugu, eta haginlariaren lana zertan datzan ere aztertu dugu.

๐Ÿญ Eta hori guztia gutxi balitz, Perez sagutxoari eta Maritxu Teilatukoari beraien txokoa prestatu diegu, bertan eroritako hortzak uzteko.