KANDINSKY
Joan den astean, plastikako orduan, LH1-eko ikasleok artista berri bat ezagutu genuen, Kandinsky. Margolaria eta pinturaren teorikoa izan zen, XX. mendeko artistarik ospetsuenetako bat; izan ere, pinturan abstrakzioaren aitzindari izan zen. Hori dela eta, margolari horren artelan bat erreproduzitu genuen. Oso ondo pasatu genuen eta artista berri bat ezagutu dugu!